XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta bere amodioak galdetzen zion Chede hortaratzeko, nolako mirakuluak eztitu egiten!.

Oh! balin baginu fede pichka-pichka bat!.

Jesus Jaunak bere humiliazione eta heriotzen bidez merezitzen zarozkigun, gure bekhatuen barkhamenduarekin batean, salbatzeko behar ginituen grazia guziak.

Zer premia zen beraz gure arimen janhari bilhaka zadien?.

Zergatik aphal eta jauts bere gorphutza eta odola guri janhari eta edaritzat ematerainokoan?.

Egia da, etzen behar egiazkorik hoin, behera jauts zadien.

Bainan, halako amodioa izanki guretzat, eztagoke ahal duen guzia egin gabe, gure bihotzen beretzea gatik.

Maite gaitu eta hortakotz nahi du gurekin bat-egin daiteken batasun handienaz.

Ematen daroku bere haragia jatera, bere odola edatera, gu ere ganbia gintezen emeki-emeki haren izatera; gure arimak har detzan haren sentimenduak eta haren Jainkoa ganako amodioa.